Batel ligak eta traineru jeitsierak

Negua aurrera doa eta pasadan asteburuan Bizkaiko batel ligari ekin zitzaion. Ezin izan dut egutegi ofiziala eskuratu baina 8 probek osatutako liga izango dela uste dut.

Gipuzkoan bestalde, batel ligako 6. jardunaldia jokatu da (4 estropada jokatu badira ere) eta liga amaitzeko estropada bakarra falta da.

Traineruei dagokionez, Portugaleteko jaitsiera Urtarrilaren 29an jokatu zen, nesketan Donostiarra eta gizonezkoetan Zierbenea nagusitu zirelarik. Joan den igandean, Otsailak 12, Kaikuk antolatutako jeitsiera jokatu zen Sestaon eta han, nesketan Orio eta gizonezkoetan Hondarribia nagusitu ziren.

Jeitsierei dagokionez, hurrengo proba Hondarribian jokatuko da Otsailaren 25an, hurrengoa Orion Martxoaren 11an eta azkena San Pedron Apirilaren 1an.

PS: Jeitsiera hauen emaitzak ezin izan ditut eskuratu. Hau irakurtzen duen norbaitek pasatzerik baldin balu, eskertuko nuke.

links

social