Estropadak bloghttps://www.estropadak.eus/blog/2023-08-20T22:00:00+02:00San Pedro KAE1 ligan garaile2023-08-20T22:00:00+02:002023-08-20T22:00:00+02:00Estropadaktag:www.estropadak.eus,2023-08-20:/blog/2023-san-pedro-kae1-garaile.html
San Pedro KAE1 2023 ligako garaile

Lapurdi azken astera (3 estropada zeuden jokoan) lider iristen bazen arren, azkenean San Pedrok lortu du KAE1 liga irabaztea Lapudiren aurretik. Biek Euskolabel ligara igotzeko play-off-etan parte hartzeko txanda lortu dutelarik. Arkote, aurten ere hirugarren izan da eta play-off-etatik kanpo gelditu da.

Liga gorabeheratsua izan dela esan daiteke. Ligako lehen zatian, San Pedro indartsu bat ikusi genuen ligaren lider, baina gero Lapurdik aurre hartu zion eta liga "erraz" irabaziko zuela zirudien. Azken txanpan, ordea San Pedrok aurre hartu dio. Arkote hor egon da ere denboraldi osoan, baina ezin izan die beste biei aurre hartu.

Hurrengo grafiketan ligaren eboluzioa zein izan den ikus daiteke.

Puntuak estropadako

Puntu bilakaera

Estatistika hauek eta gehiago, web gunearen Estatistikak atalean topatu ditzakezue.
Donostia Arraun Lagunak Euskotren ligan garaile2023-08-20T16:00:00+02:002023-08-20T16:00:00+02:00Estropadaktag:www.estropadak.eus,2023-08-20:/blog/2023-arraun-lagunak-liga-garaile.html
Donostia Arraun Lagunak Euskotren 2023 ligako garaile

Azken asteburura errenta politarekin iristen zen eta azkenean Zarauzko Ikurriña irabazita,
Donostia Arraun Lagunak-ek Euskotren liga irabaztea lortu du. Bigarren liga Donostiarrentzat,
2021 urtean lortutakoaren ondoren.

Bigarren Orio sailkatu da, iazko garaipena errepikatu ezinda ta hirugarren postua Donostiarrarentzat
izan da.

Ligaren azterketatxo bat egin ezkero, Donostia Arraun Lagunak-en erregulartasunak eman die garaipena.
Hurrengo grafikan, Donostiarrek eta Oritarrek estropada bakoitzean lortutako puntuak konpartu ezkero,
ikus daitek Oriok batzuetan "huts" egin duela eta hor galdutako puntuek markatu dute aldea.

Puntuak estropadako

Puntu bilakaera

Oharra: Getxoko ikurriñatik aurrera ikus daiteke Arraun Lagunak-en goranzko joera

Estatistika hauek eta gehiago, web gunearen Estatistikak atalean topatu ditzakezue.
2023 traineru denboraldia sasoi betean2023-08-16T22:00:00+02:002023-08-16T22:00:00+02:00Estropadaktag:www.estropadak.eus,2023-08-16:/blog/2023-traineru-denboraldia-sasoi-betean.html
2023 traineru denboraldia sasoi betean

Azkenezkoz hemen idatzi nuenetik ia bi hilabete pasa dira konturatu gabe. Gauza bat ta bestea
dela, idazteko astirik hartu gabe ia pasa da denboraldia: Euskolabel liga puri-purian dago eta
beste aldetik Euskotren ta KAE1 ligak bere azken astean sartu dira (play-off-ak kontutan
izan gabe)

Asteburu honetan Zarauzko estropadak jokatuko dira ta badakigu horrek zer esan nahi duen
arraunzaleentzat. Irailaren atarian gaude ta Zarauzko bandera eramaten duenak, Kontxan irabazteko faborito bihurtzen da.

Euskolabel ligari dagokionez, zaila da aurreikuspen bat egitea: Urdabai, aurreko asteburuko emaitzak "errekuperatzera" irtengo da seguruenik, Zierbenak aurreko asteburuko ratxa mantendu nahiko du ta Hondarribiak bandera ta ligako lidertza lortzera aterako da.

Eukotren ligan gauzak argiago daudela dirudi. Donostia Arraun Lagunak-ek liga eskura du ta seguruenik liga garaipen batekin bukatu nahiko du. Oriok, aldiz, azken momenturarte borrokatu nahiko du ta Donostiarrak ere bandera grina izango du.

KAE1 ligak bere azken bi jardunaldiak jokatuko ditu ta hemen ere gauzak nahiko bideratuta daudela ematen du. Bai Lapurdik ta bai San Pedrok, nahikoa alde dute Arkoterekiko, baina estropadak jokatu egin behar dira.
Beheko postuetan, Castrok maila galduko du ta bai Deustuk bai Bustuarialdeak play-off-a jokatu beharko dute.
2023 traineru denboraldia martxan2023-06-25T16:00:00+02:002023-06-25T16:00:00+02:00Estropadaktag:www.estropadak.eus,2023-06-25:/blog/2023-traineru-denboraldia-martxan.html
Ekin zaio 2023.ko traineru denboraldiari

2023 traineru denboraldia martxan dugu. Azken urteetan ohitura bihurtu den bezala, txapelketak (Bizkaia, Gipuzkoa eta Euskadi)
ekaina hasieran jokatu dira eta denboraldia nondik nora joan daitekeen ideia bat egiteko balio izan digu: gizonezkoetan Urdabai
garaile Bizkaia ta Euskadiko txapelketatan ta Hodarribi txapeldun Gipuzkoan ta txapeldunonrde Bizkaian. Emakumezkoetan, bai Gipuzkoako
txapelketan zein Euskadikoan Donostiarra izan zen garaile ta Orio txapeldunorde.

Ligei dagokionez, KAE1 eta ETE ligei, aurreko astean eman zitzaien hasiera. Asteburu honetan KAE2 ligaren txanda izan da, eta hurrengo
asteburuan Euskotren ta Euskolabel ligei hasera emango zaie.

ETE ligan, Zumaiak lortu zuen lehen garaipena, baina hurrengo beste bi estropadetan Kaikuk aurre hartu dio. Badirudi bi taldea hauek
besteekin puntu bat gorago daudela eta bien arteko lehia politak ikusiko ditugula.

KAE2 ligan, lehen garaipena Oriorentzat izan da. Hurrengo jardunaldietan zer gertatzen den ikusi behar...

KAE1 ligari dagokionez, lau estropada jokatu eta hiru irabazle desberdin izan dira. Urtero bezala, parekontasuna nagusi liga honetan:
lehen estropada San Juanek irabazi zuen, bigarrena San Pedrok, hirugarrena Lapurdik ta azkena San Pedrok berriro ere. Tartean Arkote
dabil aurten ere, lehen estropada txarra egin arren gainontzekoetan hor goian ibili da. Ta Zumaiarrak, aurten, pausu bat gora eman dutela
dirudi.

Aipatzekoa, Joseba Fernandez entrenatzaileak Pedreñatik Lapurdira aldaketa egin ostean, azken urteetan lehian ibili den Pedreñak koxka bat behera egin duela eta igo berri den Lapurdi, Gipuzkoako txapelketan abisua eman eta gero, liga honetan gerra asko emateko asmoa duela. Liga interesgarria izango dugulakoan nago.

KAE1 ligako estropada eta sailkapena

KAE2 ligako estropada eta sailkapena

ETE ligako estropada eta sailkapena

Hondarribiako traineru jeitsiera 20232023-02-23T20:10:00+01:002023-02-23T20:10:00+01:00Estropadaktag:www.estropadak.eus,2023-02-23:/blog/hondarribia-2023-traineru-jeitsiera.html
Hondarribiko 2023ko traineru jaitsierari buruz

Larunbat honetan Hondarribiako traineru jaitsiera jokatuko da eta dagoeneko
ezagutzera eman da parte hartuko duten traineruak

Hiru kategoria izango dira: beteranoak, emakumezkoak eta gizonezkoak. Beteranotan 12
traineruk hartuko dute parte, emakumezkoetan 10 eta gizonezkoetan 20.

Emakumezkoei dagokionez, udan lehian ibili diren traineruak ikusteko lehen aukera izango dugu.
Gizonezkoetan, aldiz, Urdabai botako da faltan, baina beste traineru garrantzitsuak hor egongo dira.

Gogoratu, larunbat honetan, 16:00tatik aurrera Hondarribian.

Beteranoak

ENDAIKA "B"

PLENTZIA "B"

BILBAO "B"

AIZBURUA

ENDAIKA "A"

IBAIALDE

BILBAO "A"

PLENTZIA "A"

ZUMAIA

MUNDAKA

BADOK 13

FORTUNA

Emakumeak

HERNANI

ZARAUTZ

ONDARROA

ZUMAIA

HIBAIKA

TOLOSALDEA

DONOSTIARRA

ARRAUNA LAGUNAK

ORIO

HONDARRIBIA

Gizonezkoak

SAN JUAN "B"

DONOSTIARRA "B"

MUTRIKU

HIBAIKA

ORIO "B"

LAPURDI

BUSTURIALDEA

ZUMAIA

HONDARRIBIA "B"

ZARAUTZ

SAN JUAN "A"

ARKOTE

SAN PEDRO

ISUNTZA

ONDARROA

ZIERBENA

GETARIA

ORIO "A"

DONOSTIARRA "A"

HONDARRIBIA "A"

Batel ligak eta traineru jeitsierak2023-02-14T18:30:00+01:002023-02-14T18:30:00+01:00Estropadaktag:www.estropadak.eus,2023-02-14:/blog/batel-ligak-eta-traineru-jeitsiera.html
Batel liga eta jeitsierei buruz

Negua aurrera doa eta pasadan asteburuan Bizkaiko batel ligari ekin zitzaion. Ezin izan dut
egutegi ofiziala eskuratu baina 8 probek osatutako liga izango dela uste dut.

Gipuzkoan bestalde, batel ligako 6. jardunaldia jokatu da (4 estropada jokatu badira ere) eta
liga amaitzeko estropada bakarra falta da.

Traineruei dagokionez, Portugaleteko jaitsiera Urtarrilaren 29an jokatu zen, nesketan Donostiarra eta gizonezkoetan Zierbenea nagusitu zirelarik. Joan den igandean, Otsailak 12, Kaikuk antolatutako jeitsiera jokatu zen Sestaon eta han, nesketan Orio eta gizonezkoetan Hondarribia nagusitu ziren.

Jeitsierei dagokionez, hurrengo proba Hondarribian jokatuko da Otsailaren 25an, hurrengoa Orion Martxoaren 11an eta azkena San Pedron Apirilaren 1an.

PS: Jeitsiera hauen emaitzak ezin izan ditut eskuratu. Hau irakurtzen duen norbaitek pasatzerik
baldin balu, eskertuko nuke.
Gipuzkoako batel liga 20232023-01-03T22:30:00+01:002023-01-03T22:30:00+01:00Estropadaktag:www.estropadak.eus,2023-01-03:/blog/2023-gipuzkoako-batel-liga.html
2023ko Gipuzkoako batel liga hastear

Urte berriarekin batera, igande honetani, Gipuzkoako batel ligari hasiera emango zaio Pasaian.
Aurten, liga 7 estropadek osatutzen dute eta egutegia gure webgunean zein federazioaren web gunean ikus dezakezue.

Gure aldetik, emaitzen jarraipena egingo dugu, eta web gunean ikusi ahalko dituzue.
2022 urteak utzi dituenak2022-12-31T15:30:00+01:002022-12-31T15:30:00+01:00Estropadaktag:www.estropadak.eus,2022-12-31:/blog/2022-utzi-dituenak.html
Web guneari dagokionez 2022 urteak utzi dituenak

2022 urtea amaitzera doan honetan, urteak web guneari dagokionez zenbakietan utzi dituenak errepasatu nahi izan ditut. Denetara 114 estropada gehitu dira datu basean modu honetan banatuta:

GBL

GTL

BTL

TKE

KAE1

KAE2

Euskotren

ETE

Bestelakoak*

12

5

6

22

16

12

16

15

10

* Txapelketak eta Kontxako bandera.

Urte honi dagokionez, jeitsierak erregistratzea faltako litzake, horretarako formatu egoki bat bilatu eta gero. 2023 urterako etxekolanak.

Bizkaiko batel ligari dagokionez, saiatu nitzen emaitzak erregistratzen, baina akats asko topatzen nituen datuak kontrastatzerakoan. Hori dela eta, estropada hauek ez erregistratzea erabaki nuen nahasmena ekiditeko.

2023 urterako datuak gehitzen ta hobetzen jarraituko dugu, beraz, 2023 urte zoriontsua opa dizuegu!

Taulan erabilitako laburdurak:

GBL: Gipuzkoako batel liga

GTL: Gipuzkoako trainerila liga

BTL: Bizkaiako trainerila liga

Agur Twitter, ongietorria blogari2022-11-26T15:30:00+01:002022-11-26T15:30:00+01:00Ander Garmendiatag:www.estropadak.eus,2022-11-26:/blog/agur-twitter-ongietorri-blog.html
Twitter erabiltzeari utzi ta bloga idaztearen arrazoiak

Izenburuak ondo dionez, Twitter sare sozialari agur esateko momentua iritsi da. Banekien
momentu hau goizago edo beranduago iritsiko zela, baina sare sozial honetan egon diren azken
aldaketak direla medio, momentu iritsi dela iruditzen zait.

Sare sozial zalea ez naiz aldetik, Twitter zen orain arte erabiltzaileekiko "errespetu" gehien
azaltzen zuena nire ustez. Hemendik aurrera hori ez dut hain garbi ikusten eta kontua erabiltzeari
utzio diot. Kontuak irekita jarraituko du, hainbat informazio baitago eta hura eskuragarri utzi nahi
dut, baina hemendik aurrera eduki berririk ez dut gehituko.

Alternatiba bezala, blog hau martxan jarri dut edukiak igotzen jarraitzeko. Lehen publikatzen nituen
hainbat mezuk hemen ez dute lekurik izango, baina, aldiz, "hari" luzeek formatu egokiagoa izango dute.
Beraz, apuntutatu helbide berri hau, hemendik aurrera hemen egongo baikara.

Ta nola ez, urte hauetan jarraitu gaituzuen 1.300 jarraitzaileei eskerrak eman.