2023 traineru denboraldia sasoi betean

Azkenezkoz hemen idatzi nuenetik ia bi hilabete pasa dira konturatu gabe. Gauza bat ta bestea dela, idazteko astirik hartu gabe ia pasa da denboraldia: Euskolabel liga puri-purian dago eta beste aldetik Euskotren ta KAE1 ligak bere azken astean sartu dira (play-off-ak kontutan izan gabe)

Asteburu honetan Zarauzko estropadak jokatuko dira ta badakigu horrek zer esan nahi duen arraunzaleentzat. Irailaren atarian gaude ta Zarauzko bandera eramaten duenak, Kontxan irabazteko faborito bihurtzen da.

Euskolabel ligari dagokionez, zaila da aurreikuspen bat egitea: Urdabai, aurreko asteburuko emaitzak "errekuperatzera" irtengo da seguruenik, Zierbenak aurreko asteburuko ratxa mantendu nahiko du ta Hondarribiak bandera ta ligako lidertza lortzera aterako da.

Eukotren ligan gauzak argiago daudela dirudi. Donostia Arraun Lagunak-ek liga eskura du ta seguruenik liga garaipen batekin bukatu nahiko du. Oriok, aldiz, azken momenturarte borrokatu nahiko du ta Donostiarrak ere bandera grina izango du.

KAE1 ligak bere azken bi jardunaldiak jokatuko ditu ta hemen ere gauzak nahiko bideratuta daudela ematen du. Bai Lapurdik ta bai San Pedrok, nahikoa alde dute Arkoterekiko, baina estropadak jokatu egin behar dira. Beheko postuetan, Castrok maila galduko du ta bai Deustuk bai Bustuarialdeak play-off-a jokatu beharko dute.

links

social