2023 traineru denboraldia martxan

2023 traineru denboraldia martxan dugu. Azken urteetan ohitura bihurtu den bezala, txapelketak (Bizkaia, Gipuzkoa eta Euskadi) ekaina hasieran jokatu dira eta denboraldia nondik nora joan daitekeen ideia bat egiteko balio izan digu: gizonezkoetan Urdabai garaile Bizkaia ta Euskadiko txapelketatan ta Hodarribi txapeldun Gipuzkoan ta txapeldunonrde Bizkaian. Emakumezkoetan, bai Gipuzkoako txapelketan zein Euskadikoan Donostiarra izan zen garaile ta Orio txapeldunorde.

Ligei dagokionez, KAE1 eta ETE ligei, aurreko astean eman zitzaien hasiera. Asteburu honetan KAE2 ligaren txanda izan da, eta hurrengo asteburuan Euskotren ta Euskolabel ligei hasera emango zaie.

ETE ligan, Zumaiak lortu zuen lehen garaipena, baina hurrengo beste bi estropadetan Kaikuk aurre hartu dio. Badirudi bi taldea hauek besteekin puntu bat gorago daudela eta bien arteko lehia politak ikusiko ditugula.

KAE2 ligan, lehen garaipena Oriorentzat izan da. Hurrengo jardunaldietan zer gertatzen den ikusi behar...

KAE1 ligari dagokionez, lau estropada jokatu eta hiru irabazle desberdin izan dira. Urtero bezala, parekontasuna nagusi liga honetan: lehen estropada San Juanek irabazi zuen, bigarrena San Pedrok, hirugarrena Lapurdik ta azkena San Pedrok berriro ere. Tartean Arkote dabil aurten ere, lehen estropada txarra egin arren gainontzekoetan hor goian ibili da. Ta Zumaiarrak, aurten, pausu bat gora eman dutela dirudi.

Aipatzekoa, Joseba Fernandez entrenatzaileak PedreƱatik Lapurdira aldaketa egin ostean, azken urteetan lehian ibili den PedreƱak koxka bat behera egin duela eta igo berri den Lapurdi, Gipuzkoako txapelketan abisua eman eta gero, liga honetan gerra asko emateko asmoa duela. Liga interesgarria izango dugulakoan nago.

links

social