San Pedro KAE1 ligan garaile

Lapurdi azken astera (3 estropada zeuden jokoan) lider iristen bazen arren, azkenean San Pedrok lortu du KAE1 liga irabaztea Lapudiren aurretik. Biek Euskolabel ligara igotzeko play-off-etan parte hartzeko txanda lortu dutelarik. Arkote, aurten ere hirugarren izan da eta play-off-etatik kanpo gelditu da.

Liga gorabeheratsua izan dela esan daiteke. Ligako lehen zatian, San Pedro indartsu bat ikusi genuen ligaren lider, baina gero Lapurdik aurre hartu zion eta liga "erraz" irabaziko zuela zirudien. Azken txanpan, ordea San Pedrok aurre hartu dio. Arkote hor egon da ere denboraldi osoan, baina ezin izan die beste biei aurre hartu.

Hurrengo grafiketan ligaren eboluzioa zein izan den ikus daiteke.

Puntuak estropadako

2023 KAE1 ligako puntuak estropadako

Puntu bilakaera

2023 KAE1 ligako puntu bilakaera

Estatistika hauek eta gehiago, web gunearen Estatistikak atalean topatu ditzakezue.

links

social