Agur Twitter, ongietorria blogari

Izenburuak ondo dionez, Twitter sare sozialari agur esateko momentua iritsi da. Banekien momentu hau goizago edo beranduago iritsiko zela, baina sare sozial honetan egon diren azken aldaketak direla medio, momentu iritsi dela iruditzen zait.

Sare sozial zalea ez naiz aldetik, Twitter zen orain arte erabiltzaileekiko "errespetu" gehien azaltzen zuena nire ustez. Hemendik aurrera hori ez dut hain garbi ikusten eta kontua erabiltzeari utzio diot. Kontuak irekita jarraituko du, hainbat informazio baitago eta hura eskuragarri utzi nahi dut, baina hemendik aurrera eduki berririk ez dut gehituko.

Alternatiba bezala, blog hau martxan jarri dut edukiak igotzen jarraitzeko. Lehen publikatzen nituen hainbat mezuk hemen ez dute lekurik izango, baina, aldiz, "hari" luzeek formatu egokiagoa izango dute. Beraz, apuntutatu helbide berri hau, hemendik aurrera hemen egongo baikara.

Ta nola ez, urte hauetan jarraitu gaituzuen 1.300 jarraitzaileei eskerrak eman.

links

social